Beste urte bat
Elgoibarreko
azkar txapelketara gonbidatu gaituzte, eta hara Iosu, Claudio eta
Felix joan ginen. Elgoibarren Kantabriako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
taldeak bildu ziren, eta txapelketa betiko moduan jokatu zen,
lehenengo fase bat denen denen kontra eta gero finalaurrekoak eta
finala, non lehenengo fasean aurrean geratu zena erabaki zezakeen
zein koloreekin jokatu mahai guztietan.
Laster ikusi zen bi
talde
nagusi zirela, Urnieta eta Abadiño, lehenengo fasean lehen postuan
bukatu zuten berdinduta eta hirugarrena, Zornotza, nahiko atzean.
Finalaurrekoan hauekin paratu zitzaigun jokatzea, euskal ligako
ohorezko mailako taldea da eta ez zen erraza izango. Hautatu genuen
zuriekin jolastea eta berdindu egin genun, desenpatea beste
koloreekin jokatu behar zen, eta kasu honetan guztiok irabazi genuen.
Finala Abadiñoren kontra, haiek aukeratu zituzten zuriak finalean
eta berriro ere berdindu genuen, desenpatean 2-1 galdu genuen eta
beraz titulua Bizkaira joan zen, esan behar da kasu honetan remora
Claudio izan zela finaleko partida guztiak galdu baitzituen (nahiz
eta finalaurreko guztiak irabazi).
Afari hona eskalope eta
entsaladakin, eta gero sari banaketa hurrengo bideoan ikus daitekeen
bezala: