Beste urte bat uda heldu da
eta honekin Benasqueko txapelketa berri bat, Pirinioen bihotzean.
Aurten Espin eternala ez ezik, Javi eta Eneko ere Huescaraino joan
dira. Txapelketak gora behera izan ditu guztientzat, hala ere Javik eta
Enekok Elo puntuak irabazi dituzte. Javik, batez ere, eduki ditu gora
beherak, galdu dituen partidak ez aurkezteagatik izan dira eta,
behintzat hori dion txapelketaren web orria. Txapelketa honetan ez zen
ordu bat gordetzen jokalaria etorri arte, ordu laurden bat baizik, eta
hor egon daiteke azalpena.
Aurreikusi zitekeen bezala
Javi bukatu du goien, azken txandan kortea pasa zuen eta 6 puntuekin
bukatu zuen 105. sailkatuta bere hasierako postua 162. zenean.
Azpimarratzeko dira lortutako bi berdinketak Alvaroo Riboo eta Adrián
Montañés aurka, 2200 puntu Elo baino gehiago dauzkaten bi jokalari.
Eneko, bere aldetik, 186. sailkatu da bere hasierako postua 212. zenean
5 puntuekin eta azken txanda galduz, bere bi emaitza azpimarratzeko
lortutako berdinketak emakume GM Jovana Vojinovic (2375 Elo) eta Pablo
Gómez (2175 Elo) jokalarien aurka. Bitxitasun bezala Enekok ere Adrián
Montañés-en kontra jokatu zuen, nahiz eta berari galtzea tokatu
zitzaion. Bestaldetik Espinek nahiko txapelketa irregularra egin zuen,
eta nahiz eta zegokion postuan bukatu, gutxi gorabehera, 9 Elo puntu
galdu zituen bukaeran, hala ere azpimarratzeko dira Roberto Martín
(1987 Elo) eta Edda Georgina Beltran (1865 Elo) jokalarien kontra
lortutako berdinketak.