Irailaren 1ean
Hondarribian
“II xake aktibo txapelketa Hondarribiko gaztelua” aipatutako
Parador Nacional horretan Marlaxka xake taldeak antolatuta. Hara Iosu
eta Luis Angel joan ziren xake goiza bat pasatzera. Txapelketa sei
txandetara jokatu zen 20 minutu gehitze gabeko erritmoarekin.
Txapelerako faborito nagusiak Batallako jokalariak ziren, Carlos
Cruz-Lopez eta Juan Ignacio “El Pibe” Alonso, nahiz eta lehia
handia aurkeztu behar zuten Luis Olaizolak eta Jose Ramon Rosek
besteen artean.
Gure
jokalariek
txapelketa on
bat jokatu zuten, ez zuten partidarik galdu baina 3 berdinketa egin
zituzten. Gogorrak izan ziren bereziki Iosuren azken txandako taulak
Mikel Alvaradoren kontra, momentu batean guztiz irabazita eduki
baitzuen, baina praktika falta edo nekea nabaritu zen orduan, eta
pieza guztiak aldatu eta gero taulak akordatu ziren. Aipatu behar zen
gure jokalariek jokatu zutela elkarrekin 5. txandan eta berdindu egin
zuten.
Txapelketaren
irabazlea
Carlos Cruz-Lopez izan zen, Luis Olaizola bigarren sailkatu zen eta
Jose Ramon Ros hirugarren. Gureak, Luis Angel 4. eta Iosu 6. biek 4,5
puntuekin 3. sailkatutakoarekin berdinduta