Open de Gros 2012
2012-9-29
Urtero bezala irailean Grosko irekia
jokatu da, eta aurten ere gutako
bik jokatu dute txapelketa hau, Alfredo Guerrerok eta Jesus Maria
Espinek hain zuzen ere. Aurten zortzi txanda jokatu dira, greba eguna
izan zelako 26a, hala ere honek ez zuen inor kaltetu inork ez zuelako
normarik egin, hala ere etxeko maisuek jokatu zuten, Alejandro Franco
eta Iñigo Argandoña.
Gure jokalariek ez dute oso paper ona bete orokorrean. Alfredok 4,5
puntuekin bukatu du, 14. sailkapenean, hala ere Elo aldaketak zerbait
esan nahi badu, 19 puntu galdu egin ditu, bere rankinetik nahiko urrun
dauden jokalari batzuekin taulak egin dituelako. Espinek aldiz 21.
postuan sailkatu da, puntu erdiekin, hala ere Elo puntuak irabazi egin
ditu, bi hain zuzen ere.
Txapelketa MI Alejandro Francok irabazi egin du MI Iñigo Argandoñarekin
berdinduta. Hemen dituzue argazki batzuk Gros Xake Taldeari esker,
azken
sailkapena hemen pdfn, eta nahiz eta denak ez egon partidak
ikusteko eta jaisteko gure
bisorean.
|