Gros Xake Taldearen egoitzan lehenengo eta
gorengoen mailetako txapelketa jokatu da, urriaren 20tik abenduaren
1era, larunbat guztietan. Txapelketa honetan Félixek eta Claudiok parte
hartu dute eta esan daiteke nahiko txapelketa ona eduki dutela, nahiz
eta emaitzak ez dira beti bat etorri.
Félixen hasiera ona izan zen,
lehenengo 3 txandetan 2,5 lortuz, baina 4. ez zuen aprobetxatu posizio
ona Ros-en kontra eta hurrengoan sakrifikatu zuen pieza bat aperturan,
eta baita ere galdu zuen. Honezkero oso aukera gutxi zituen
sailkapenaren goiko aldean egoteko. Hala ere ondo bukatu du txapelketa,
6. txanda oso partida gogor bat irabaziz eta azken txandan taulak
eginez, nahiz eta partida irabazita eduki zuen momentu askoetan, baina
ezin izan zuen errematatu denboragatik.
Claudioaren txapelketa guztiz
kontrakoa izan da, oso gaizki hasi zen, lehenengo txandan taulak egin
zituen irabazita eduki eta gero, eta bigarrena galdu zuen denboragatik
baina posizio oso txar batean. Claudiok irabazi zituen hurrengo bi
partidak, ez ondo jokatu zuelako baina denbora apuroan aurkariek
egindako akatsen esker. Garaipena ere lortu zuen bostgarren txandan oso
partida arraro batean, non aurkariak ilusio bat ikusi zuen. Hurrengo
partidan oso taulak azkarrak egin zituen eta azken partidan berriro
denboraren estualdia erabakiorra izan zen. Bost puntuekin bukatu du eta
nahiko izan dira lehenengo mailako txapelketa irabazteko eta guztira
laugarren sailkatzeko.
Azkenean Félixek bukatu du
sentsazio honekin, gustura jokatu baitu, eta plan onak aurkitu eta
gero, nahiz eta errematea kale egin zaio. Claudio, aldiz, ez dago oso
gustura bere jokoarekin, nahiz eta sailkapen oso ona lortu, bere
partidak denboraren estualdian erabaki baitziren askotan, ez zituen
plan intzisiboak aurkitu puntua lehiatzeko.