Bakarka azkar txapelketa
2012-12-16
Ohitura
denez gabonak baino lehen, Gipuzkoak azkar partiden txapelketak jokatu
dira Ibarran, guk ez dugu aurten aurkeztu talderik, baina bakarka
txapelketan ordezkariak eduki ditugu, Iosu, Aritz eta Tinin hain zuzen
ere.
Aurten
partaidetza txikiago izan da, 12 jokalari bakarrik aurkeztu ziren
Ibarran, eta liga bat antolatu zen, denak denen kontra, eta 11 txanda
jokatu ziren guztira. Txapelketak Fomento Andoain lehia zirudien,
lehenengo 5 postuak talde hauen jokalarien bete baitzituzten. Garailea
Mikel Alvarado irten zen 9,5 puntuekin eta bigarren Iosu sailkatu zen 9
puntuekin, hirugarren José Ramón Ros geratu zen 8 puntuekin. Tinin,
aldiz, 5. sailkatu zen eta Aritz 10.
Nahiz
eta bigarren postua lortu Iosuk esan zuena ¡por imbécil! izan zen, 3
txanda falta zirela partida bat galdu zuen denboragatik nahiz eta bere
erlojuan 20 segundo gelditzen zirenean dorre baten abantaila zeukan,
baina lo hartu zuen. Tininen txapelketa ona izan zen, iazko
txapeldunari, José Ramón Ros, partida irabazi zion eta guzti. Aritzen
txapelketa, aldiz, ez zen oso ona izan, ez zuen bere jokoa inoiz
aurkitu eta.
Hemen txapelketaren taula eta argazki batzuk.
|