Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Gorengo eta lehengo mailako bakarko txapelketaGipuzkoako gorengo mailako bakarko txapelketa hasi da Azkoitian. Astero jokatzen da eta Iosuk eta Felixek jokatzen ari dira txapelketa hau. Aipatzeko da Iosu dela hasierako zerrendan hirugarrena. Jarraian txapelketako informazio guztia pdf formatoan eta jokatutako partidak pgn formatoan. Informazio gehiago nahi baduzu joan Gipuzkoako xake federakuntza edo ajedrezvasco orrialdera. Zazpigarren txandaAzken txandan gure jokalariak emaitz hauek lortu dute, Félixek berdindu du eta Iosuk irabazi du. Emaitz honekin berdinduta gelratu dira azken sailkapenan 4 puntuekin, baina oso txapelketa desberdinak jokatu dute, Felixek jokatu baitu jokalari gogor guztiekin, Olaizola, Argandoña, Agirretxe, Miguel eta Ladrón de Guevara. Iosuk bitartean "submarino" handia egin du. Espero dugu laister edukitzea bien adierazpenak bere txapelketari buruz. Bostgarren eta seigarren txandakOso emaitz ezberdinak Felixentzat eta Iosurentzat. Felixek partida biak galdu ditu,eta bostgarren txandan Agirretxeren kontra eta seigarren txandan Fran Miguelen kontra. Biatartea Iosuk biak irabazi ditu. Azken txanda hasi baino leheno Felixek 3.5 puntu ditu eta Iosuk 3, azken txanda honetan Felixek oso partida gogorra edukiko du Ladrón de Guevararen kontra eta Iosuk zertxobait errazago J. J. Larrañagaren kontra. Txapelketari dagokionez Argandoñak oso erraza dauka txapelduna berriz izateko. Laugarren txandaOso emaitza ona Felixentzat Iñigo Argandoñarekin berdindo eta gero oso leihatuta partida baten eta gero. Alderantziz Iosuk berriro galdu du. Hurrengo txandan Felixek jokatuko du lehen mahaian Agirretxeren kontra eta Iosuk jokatuko du Nogues-en kontra. Bigarren eta hirugarren txandakOso suerte ezberdina Urnietako jokalarientzat. Félixek biak irabazi ditu, Dani Hernández eta Luis Olaizola-ren aurka (azken hau beltzekin), baina Iosuk biak galdu ditu Antonio Segovia eta Franciso Miguel-en aurka (lehengo txandan Mikel Alvaradorekin berdindu zuen eta Francisco Miguel-ek). Hau dela eta 4. txanda hasi aurretik Felixek 3 puntu ditu 3 partidatik eta goiko multzokein dago, alderantziz Iosuk puntu bakarra du eta sailkapenaren azken postuetan dago. 4. txandan Félixek Iñigo Argandoñarekin jokatuko du, Argandoña txapelketa irabazteko faboritoa da eta Félixek baino ia 300 ELO punto gehio dauka, beraz oso partida zaila Félixentzat, Iosu ez du izango partida erraza ezta, Euskadiko txapekeltara igo den Zarautzko taldean jokatzen duen Fermin Laurobaren aurka jotako du eta. Lehen txandaBiak hasi dute txapelketa irabazten lehen txandan. Bigarren txandan Iosuk jokatuko du Antonio Segoviaren aurka, taldekide ohiak, eta Felixek jokatuko du Dani Hernadezen kontra.
|