Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Iruñeko Irekia

Felixek eta Claudiok jokatu dute Iruñeko irekia gabon honetan. Biak txapelketa diskretua jokatu dute, egia bada Felixek oso suerte txarra izan zuen parekatzearekin, bigarren txandan GM Marc Narciso-rekin, txapelketaren lehen zenbakia, jokatu behar zuen eta zortzigarrenean Ruslan Pogorelovekin. Hau aparte laugarren eta bosgarren txandan taulak egin zituen bere maia baino gutxien zituzten aurkarekin eta azken txandan ere taulak egin zuen partida ero batean. Orokorrean sentsazio onak bere pentsatzeko era aldatzen ari delako, eta txapelketaren azken txanpan hobeto sentitzen zen era honekin.

Claudioren txapelketa oso desberdina izan zen, oso ondo hasi zen bi partidak irabazten, bigarrena 2150 elo internazionala baino gehiago zeukan aurkari batekin, eta laugarren txandan taulak egin zuen 2240 elo internazionala zeukan aurkariarekin, gero MI Victor Vehí-rekin galdu zuen eta honez gero nekadura nabaritu zuen eta hurrengo txanda galdu zuen ere eta 7. eta 8. txandak garaipen batekin eta galtze batekin amaitu bazuten azken txandan ez zuen jokatu

Irekia Aleksa Strikovic-ek irabazi du eta bigarren eta hirugarren Marc Narciso eta Miguel Navarro geratu dira.

Azken sailkapena aurki daiteke lotura honekin. Txapelketaren lotura www.chesspamplona.com da.

Txapelketa itxia Ruslan Ponomariov-ek irabazi du eta bigarren Pentala Harikrishna sailkatu da.

Felixek azken txandan jokatzen.

Aitor Alcaidek azken txandan jokatzen.

Oscar de la Rivak jokatzen Ivan Cheparinov-en kontra.

FIDE munduko txapeldunaren ohia, Ruslan Ponomariov, Pentala Harikrishnarekin jokatzen.

Aurrekaldean Ponomariov-Harikrishna partida, eta atzekaldean Zviad Izoria jokatzen Ivan Cheparinov-en kontra.

Jan Timman eta Oscar de la Riva-ren partida, Sergei Tiviakov-ekin aurrekaldean.

Sergei Tiviakov-en eta Laurent Fressinet-en arteko partida.

Txapeldun guztiak, hirugarren ezkerretik Javie Ochoa dago, FEDA-ren presidentea, eta bere eskubialdean Marc Narciso eta Miguel Navarro, argizkiaren erdialdean daude Ruslan Ponomariov eta Pentala Harikrishna eta argizkiaren eskubialdean Aleksa Strikovic.

 

castellano harremana - kokapena