Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
I. Udaberriko IrekiaGros Xake Taldea-k antolatu du I. Udaberriko Irekia beraien jokalekuan Manteo Polikiroldegian. Partidak jokatu dira larunbatero maiatzaren 7tik ekainaren 18ra biak barruan. Eliseo Argandoña Jaunak adierazi zuenez txapelketa hau jokatu izan ahal da Donostiako Irekia hain goiz jokatzeagatik, denok dakigunez Donostiako Irekia Aste Santuan jokatzen dela. Argandoña Jaunak berak esan zuenez txapelketa hau jarraipena edukitzea nahi dute eta datorren urtea antolatzen saiatuko dira. Txapelketa hasieratik MF Iñigo Argandoña-k menperatu du, bakarrik berdinketa bat laga du azken ihardunaldian txapelketa ziurtatzeko. Bigarren postuan Eduardo Sanz sailkatu da puntu batera eta desenpate hoberekin aurreratu zaio Félix Manso-ri, hirugarren postua berarentzat, Juan Manuel Riesco-ri eta MF Elvis Hernández-ri. Txapelketa ona egin Felixek nahiz eta Eduardo Sanz aurka galdu, hirugarren postua lortu du azken jardunaldian Alain Darriges irabaziz pieza beltzekin. Gureari dagokionez gero Claudio sailkatu da eta puntu berdinekin Javier. Claudiok txapelketa irregularra egin du, lehen ihardunaldian elo ez zeukan jokalari batekin galdu zuen, gero berpiztu zen, 5. ihardunaldian Iñigo Martín aurka berriz galdu zuen eta bukatu zuen txapelketa Kai Ming Tung-en aurka berdintzen. Javier alderantziz oso gaizki hasi zen torneoa, 1. eta 3. ihardunaldiak galtzen, 3. Claudio aurka, gero 3 jarraian irabazi zituen eta bukatu zuen txapelketa berdintzen Lauroba-ren aurka. Dena den beren lehendabiziko objektiboa burutu zuen, hau da gidatzeko agiria ateratzea! ea bete batek adibideaz hartzen duen ;-)Azken sailkapena:
Jarraian ihardunaldi guztiak eta azken sailkapena guztiaren linka eta azken ihardunaldiko argazki batzuk eta lehen hirurentzat sari banaketen argazkiak.
|