Javi jasotzen Gorengoen mailako Gipuzkoako
txapelketa irabazleen trofeoa federazioko presidentearen eskutik.
1. Ihardunaldia (2006-01-13)
|
Deba |
2
|
2
|
Gros C |
Hondarribia-Marlaxka |
1
|
3
|
Zarautz A |
Tolosa-Ibarra A |
2½
|
1½
|
Mundarro |
Idiazabal A |
1½
|
2½
|
Alfil A |
A. de Leiza |
2
|
2
|
Baiona A |
Fortuna A |
1
|
3
|
Urnieta |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
A. de Leiza 2
- Baiona 2
Aritz ½ -
Bareyre ½
Lehen mahaian Aritzek
jokatu zuen Bareyre-ren kontra.
Aldaketako frantses bat jokatu zuten baina beltzek c5 jokatu zuten,
beraz ez zen ohiazko partida simetrikoa. Partida berdinduta zegoen
baina beltzek arriskatu zuten eta irabaztera joan ziren. Taktika
honekin Bareyrek abaintala lortu zuen baina Aritzeri andrea aktibatzea
utzi zion eta azkenean zuriek peoi baten abaintaila lortu zuten final
batean. Baina Aritzek ez zeukan denbora asko eta finala oso zaila zen
irabasteko eta azkenean taulak akordatu zituen bi jokalariek.
Darrigues ½ -
Agustín ½
Agus-ek bigarrren
mahain jokatu zuen Darrigues-en kontra,
apurka-apurka posizio hobetuz joan zen irabazteko abaintaiekin bukatuz.
Baina posizioa oso arrikustsua zen Darriguesen zalduna kontrolatu behar
baitzuen. Urduri jarri zen eta jokaldi batean erregea xakean utzi zuen,
bi minutu gehitu behar frantsezen erlojuan eta honez gero arreta galdu
zuen eta honekin abaintaila ere, beraz taulan ere bukatu zuten.
Tinin 1 - ?? 0
Tinin-ek hirugarren
mahaian irabazi zuen, erasotzaile jokatu
zuen aperturan baina ez zuen abaintaila zehaztu. Bitartean kontrario
erasoa bildu zuen baina akats bat egin zuen eta Tinin-ek oso ondo
kontraatakatu zuen irabazteko.
?? 1 - Jumi 0
Jumik galdu zuen, baina
esan behar da katarro nahiko
handiarekin joan zen jokatzera eta hori nahikoa zen. Partida nahiko
berdinduta joan zen eta taulak izango zirela zirudien, baina jokaldi
batean pieza bat laga zuen eta honez gero galdu.
Emaitza a priori ona da
Baionako taldea indarra baitzen, baina
partidak ikusita eta gero agian irabazi izan behar genuen. Beno beste
batean izango da!
Fortuna 1 -
Urnieta 3
Jokatzen genuen taldearen aurkako maila zer jokaliak agertzen ziren
menpean zegoen. Aurki genezakeen 4 lagun taldea edo talde solido
batekin (Roldán, Ezpeleta...). Nahiko talde gogor bat aukeratu zuten
(Ezpeleta eta García La Fuente lehen bi mahaian), eta emaitza ona izan
dela esan dezakegu. Jo dezagun partideetara.
Ezpeleta 0 - Corral 1
Oso partida konplexua. Corralek Volga bat jokatu zuen baina azkenean
Blumenfeld batean bukatu zuten. Oso laisterretik estrategia bigarren
planoan geratu zen eta jokaldiaren kalkulu konkretua inportateena zen.
Izugarrizko kalkulu erakustaldia Corralen aldetik, Dd8 aperturaren
erdian jokatuz eta Ezpeletak jartzen zituen tranpak guztiak saihestuz
materiala irabazi zuen eta gero partida.
Iosu ½ - García la Fuente ½
Apertura negargarri bat zurien aldetik, 10. mugimenduan denbora eztuan
jadanik zeuden. Beltzek peoi bat irabazi zuten eta gainera peoi
estruktura hobea zeukaten eta denbora abaintaila ere. Bere posizioaren
kezka bakarra bere piezen posizioa zertxobait pasiboa. Partida aurrera
joanez beltzak askatu ziren poliki-poliki. Jadanik zuriek ia ez zuten
denborarik baina nola egin zuten jakin gabe posizioa sinplifakatu zuten
eta taularen aukerak agertu ziren. Azkenean beltzek ez zuten ondo
jokatu eta bi aurkarien akatsen ondoren dorre final batetara ailegatu
zen, zuriek peoi bat gutxiekin baina taulak izan zire. Partida kaxkarra
Iosuren partetik eta eskerrar taulekin.
?? 0 - Félix 1
Oso partida solidoa Félixen partetik (berak oso pozin ez bait zegoen
ere), poliki-poliki abaintaila eskuratzen baina aurkaria inoiz
problemak ipini zezakeela zurudien.
Eneko ½ - ?? ½
Erregearen Indiaren aurka berak jokatzen duen bigarren mailako bariante
jokatu zuen Enekok. Abaintaila eskuratu zuen baina atake bat
antolatzekin itsutu zuen sinplifikatzen beharrean eta
pixkanaka-pixkanaka beltzek berdindu zuten eta azkenean taulak sinatu
ziren.
ˆˆ gora
2. Ihardunaldia (2006-01-20)
|
Gros C |
1
|
3
|
Urnieta |
Baiona A |
3
|
1
|
Fortuna A |
Alfil A |
1½
|
2½
|
A. de Leiza |
Mundarro |
3½
|
½
|
Idiazabal A |
Zarautz A |
2
|
2
|
Tolosa-Ibarra A |
Deba |
4
|
0
|
Hondarribia-Marlaxka |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
Larunbatean irabazi
genuen Beasainen, emaitza ona gure
talderako. Hau da zer gertatu zen mahaian bakoitzean.
Aritzek Caro-Kann bat
jokatu zuen, hautatu zuen bariantea
dirudienez ez da oso ona, peoi bat gehiagoekin geratu zen baina zuriak
oso aktiboak geratu ziren eta mehatxu askoekin. Zuriek pixkana estutzen
hasi zen eta Aritz-en posizioa txarra zen zeren endrokatu gabe zegoen
eta erregearen alboren gudaria atera gabe. Aritzek gauza oso txarra
ikusi zuenean luzean endrokatu zen eta orduan zuriek ez zuten ondo
jokatu eta utzi zuten Aritz aktibatzen eta oso interesgarri amaiera
batetara ailegatu zen, bi aldetako aukerekin. Baina denbora estuetan
zuriek pieza bat laga zuten eta honekin partida.
Siziliana bat jokatu
zuten, baina dirudienez bietako inork ez
zekiten bariante hori jokatzen. Agusek peoi bat irabazi zuen baina ez
zuen ondo jokatu. Gero beltzak ziren abantaila zutena, irabazita zegoen
amaiera batean, baina ez oso erraza irabazteko. Azkenean, debora estuak
eta abar bitarteak taulak akordatu zuten.
Tinin hobeto hasi zena
zirudien. Apertura ondo jokatu zuen y
hobeto zegoela zirudien. Baina gero, inork ez daki nola, galdu zuen.
Jumik mutiko batekin
jokatu zuen. Baina ez zen erraza baina
Jumi poliki-poliki hobeto geratzen joan zen, eta beltzen ahultasunak
esplotatzen posizio batetara heldu ziren, non beltzek materiala galdu
behar zutena. Garaipena beraz.
Ez-nahiko
garaipena
Txapelketako bigarren
jardunaldia eta berriro Donostiara. Aldi
honetan Gros C-ren kontra jokatzen genuen, asko ez genekien aurkari
bat. Beraz lehiaketa hasi genuen arreta logikoekin baina gure burua
faborito bezala ipiniz.
Post-mortem analisia hasi
da J. Corral-en hitz tipiko eta
gupidagabeekin “txarrago zeuden” (beno, galdu egin duela). Nola da
posible?
Txapelketako lehen
bakarko porrota. Corral hautatuko
sizilianaren kontra, zuriek erregeko indio atake bat jokatu zuten,
baina ez zuen arazo gehiago ipini beltzera, baina –paradoxikoki- han
hasi zeren bere arazoak. Posiziotik zegoen baino gehiago atera nahian
Corral denbora estuetan erori zen. Partida denbora guztia berdinduta
joan zen baina Corralen denbora estuasuna nabartzen da eta mugimendu
oso txarra egin eta gero Galarzak kalitate bat irabazi zuen eta honekin
partida.
Analisia hasi zen
lehenago esandako hitzekin, baina han genuen
artean inork ez zegoen ados, eta azkenean Javi laga egin behar du eta
ametitu posizioa berdinduta zegoela. Kolpe gogorra talderako eta
Corralentzat abisu bat: oso praktikoagoa izan behar da eta ez beti egia
bilatu.
Joan den asteko partida
txarra ondoren, galdu zorien
zegoenean, Iosuk joko hobea erakutsi behar zuen. Argandoñaren txikiak
Philidor bat jokatu zuen, baina ez oso ondo, Iosuk sakrifizio polit bat
egin zuen – gero ikusi zena teorikoa zela. Beltzek sakrifizio onartu
zuten, baina lortu zuten gauza bakarra porrota bizkortzea zen, eta Iosu
garaipen bat lortzea denbora estuetan erori gabe.
Partida polita gure
kapitainena, oso ondo jokatzen lauki
beltzetan. Felixek Paulsen bat jokatu zuen, eta zuriek erabaki zuten
ingeles atake batekin konbatitzea. Baina preziatu ziren bi denborak
galdu zuten eta hau baliatzen Felixek kalitate bat sakrifikatu zuen eta
matean amaitzen zuen atake bat lortu zuen. Oso hasiera ona Felixena bi
garaipenekin.
Bere aurkaria Benoni
aurrean posizio hobea lortu zuen, handitu
zuen abantaila tematiko den peoi sakrifizio baten ondoen. Baina beti
bezala istorioa errepikatzen da eta prezipitazioa agertzen da. Emaitza:
Eneko peoi bat gutxiagokin eta estruktura txarragoekin geratzen da, eta
gainera aurkariak bi gudariak ditu. Utz bat lortzeko osagai guztiak.
Baina beltzak erotasun krisi bat sufritu zuten eta mate atake batean
erosten dira. Enekotzat garaipena baina pentsatu egin behar duen bat.
Taldearen bigarren
garaipena jarraian eta emaitza berberaz,
baina zapore oso ona utzi ez duena, aurkaria, errespetu guztiekin,
nahiko ahula baitzen. Sailkapen buruan gaude Deba taldearekin, baina
bigarren txanda ondoren tartea ez da handia. Hurrengo astean azkenean
lokal bezala jokatuko dugu, aurkaria Baiona, igotzeko daukagun aukerak
ikustea utziko gaitun aurkari bat.
ˆˆ gora
3. Ihardunaldia (2006-01-27)
|
Hondarribia-Marlaxka |
2½
|
1½
|
Gros C |
Tolosa-Ibarra A |
2½
|
1½
|
Deba |
Idiazabal A |
1
|
3
|
Zarautz A |
A. de Leiza |
2½
|
1½
|
Mundarro |
Fortuna A |
2½
|
1½
|
Alfil A |
Urnieta |
4
|
0
|
Baiona A |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
A. de Leiza
2½ - 1½ Mundarro
Aritzek Neiraren kontra
jokatu zuen. Trukeko frantsesa bat
jokatu zuten, baina endrokeak alde desberdinetan eginda ziren bat.
Partida hauek irabazten ditu kontrako erregera ailegatzen duen lehenak,
eta kasu honetan Mundarro jokalaria izan zen. Aritzek plan onena ez
zuen jokatu eta konturatu zenerako beltzen atake geldiezina zen.
Guerreko bigarren
mahaian jokatu zuen Galarragaren kontra. Oso
ondo hasi zuen eta espazio abantailekin geratu zen eta zentroa itxita.
Oso ondo prestatu zuen apurketa, baina plan erraza onena zenean, beste
mugimenduekin nahastu zen eta ez zen oso argi irabaziko zuela. Baina
presionatzea jakin zuen eta aurkariaren akats bat eta gero irabazi
zuen.
Espineko partida
“ikusgarriena” izan zen. Apertura berdinduta
eta gero, Espinek atakera “gehiago” jokatu zuen, eta aurkarientzat
abantaila zen final batera heldu ziren. Orduan Espinek, denbora
estutasunak bitarte, oso ondo jokatu zuen, eta horretan kontrarioa
dorre bat laga zuen. Beraz puntu bat erremontadakin.
Laugarren mahaian Jumik
taulak lortu zituen. Eskandinaviar bat
jokatu zuen eta berehala partida taulak izango zela zirudien. Baina
besteak oso ondo ez zirela ikusi eta gero, denbora eman zuen gehiago
nola lortu zezakeen, baina ez zegoen biderik.
Azkenean 2½-1½
garaipena. Egia esateko gauzak itsusi
zirudien hasieran baina oso ondo jokatzen ari gara. Honek nabarmentzen
du taldeko indarra. Kezkatu Urnieta!!!
Urnieta 4 - 0
Baiona A
Joan den asteko kronika
bukatzerakoan esaten genuen Baionako
taldea oso termometro ona izango zela igotzeko daukagun aukerak
neurtzeko. Diagnostikoa esaten du horrela jarraitu eta gero
denboraldiko helburua burutuko dugula. Baina oraindik asko geratzen da,
txapelketa oso, oso luzea baita.
Kezkak geneukan ze nolako
jokalaria aurkeztuko zuela Javik
partidara. Kili-kolo izango zen joan den asteko porrota eta gero?
Tholey ez zen jokalari onena jokatzeko aurka porrot baten eta gero. Oso
jokalari solidoa, eta lehiaketa gogorra aurkezten zen gure lehen
mahairentzat. Baina zorionez, ezagutzen dugun Corral onena aurkeztu zen
eta errukirik gabe txikitu zuen kontrario, honek inoiz ez jakin gabe
zer nolako arriskutsua zen beren posizioa. Oso ondo Javi, horrela nahi
zaitugu.
Gogorra izan zitekeela
beste partida, baina azkar erabaki zena
zurien akats izugarri eta gero. Bi jokalariek egin zuten lehen
mugimenduak azkar, bidetik lehen desbideratu zena jokalari frantsesa
zen, Iosuk oso aktiboki jokatu zuen eta ez zuen problemarik
berdintzeko. Dena igarri egiten zuen oso partida polita izan zitekeela
baina zuriek sinestezin akats bat egin zuten eta berehala bukatu zen
lehia.
Bere aurkaria jokatu zuen
Erregoko Indian atake jugoslaviarra
Felixek “Andoain” – baimena ematen bazaigu - bariantea jokatu zuen, eta
oso azkar izugarrizko abantaila lortu zuen. Ematen du partida oso azkar
bukatuko zela baina zuriak ez zuen abantaila konkretatu eta beltzari
aukerak eman zuen kontrajoku txiki bat lortzeko. Baina momentu horretan
Felixen posizio horretaz daukan jakintza atera zen, eta beltzen
kontrajokua poliki-poliki itzaltzen joan zen, oso konbinazioekin polita
bukatzeko. Oso ondo Felix, garaipena bakarrik ezagutzen baitu.
Aperturako
zehaztugabetasun batzuk arren, Enekok ez zuen
problemarik berdintzeko. Gero zuriak mamuak ikusi zuen eta materiala
sakrifikatu zuen, posizioa berdintzeko lehiatzea eskatzen zuenean.
Enekok mehats guztiak ezeztu zuen eta erraz bukatu zuen partida.
Oso garaipen
garrantzitsua aurkariak – behintzat bere lehen bi
mahaiak – oso solidoak baitziren. Emaitza honek, beste lekuetan eman
diren emaitzen batera, bi punturen abantaila ematen gaitu sailkapen
aurrean. Oraindik asko geratzen da jokatzeko baina lortutako errentak
guri aurkari behartzen du atzean ez geratzea. Hurrengo jardunaldian
Alfilen kontra jokatzen dugu, iazko denboraldia bigarren postuan bukatu
zirenak. Aipamen berezia Zarautz eta Agustín de Leiza neurtuko den
lehiaketa. Gure lagunetik laguntza txiki bat espero dugu, merezi den
bezala ordainduko dena.
ˆˆ gora
4. Ihardunaldia (2006-02-03)
|
Gros C |
1
|
3
|
Baiona A |
Alfil A |
1
|
3
|
Urnieta |
Mundarro |
2
|
2
|
Fortuna A |
Zarautz A |
3½
|
½
|
A. de Leiza |
Deba |
0
|
4
|
Idiazabal A |
Hondarribia-Marlaxka |
2
|
2
|
Tolosa-Ibarra A |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
Oso jardunaldia txarra
gure talderako, eta nahiz eta lehen lau
jokalariak falta zirela gehiago espero zen. Txanda honetako beste
kronika irakur dezake foro
de
ajedrezvasco web orrian.
Fran Ladrón de Guevara - Valentín Cuevas (1-0):
Jokalariek oso apertura arraroa jokatu zuten. Baina honen
ondorez Tinin gustuko joko erdira ailegatzen da, ahultasun batzuk eduki
arren. Tininek esan zuen akats bat egin zuela sakrifizioa ez onartzen,
post-mortem-ean esan zuten “inork ez genuen sinesten”. Beharbada
denbora estuasunak? Sakrifizioa onartu ez ondoren zuriak, material
abantailarekin, zailtasun gabe irabazi zuen.
Alfredo Guerrero - Ander Zulaika (0-1):
Guerrerok ezan zuenez biek apertura “gaizki jokatu genuen”.
Gero Guerrerok onartu zuenez, aukera batzuk alferrik galdu zituen,
analisi sakon bat faltan, final berdinduta batean sartzeko. Guerrero
ezagutzen final hura irabaziko zukeen.
Fermin Lauroba - Jesus Mari Espín (1-0):
Jardunaldiko injustizia handiena. Gero esan zuenez zuriak ez
zuen hoberena jokatu baina ailegatu zen finalean Espinek abantaila
txiki bat zeukan. Baina lehen bi mahaiaren porrotak egin zituen Espinek
garaipen bila jokatzea eta ez taulak behartzea, eta azkenean galdu
zuen.
Juan Miguel Imaz - Jordi Figueras (0.5-0.5):
Partida honetan zurien paranoia egion zion pentsatze txarrago
zegoela baina errealitatea beste bat zen. Post-motem-ean Ladrón de
Guevarak setatu zuen zuriek hobeto zeudela, baina burugogor
berberarekin Juan Miguel esaten zuen txarrago zeudela. Aperturako
denbora xahutzea eraman zuen “mugimendu batzuk azkar egin ditut” eta
honek kalidade galtzera. Final horretan kontzeptu basikoak eta ez
balioetsiak ageri ziren; peoiak. “Peoi gabe dorre eta erregea ez dute
irabazten zalduna eta erregeari”. Zuriak peoiak likidatzea lortu zuen
eta taulak lehiatuak lortu zuen.
Nahiz eta oso txapelketa
ez ari du egiten bagenekien Beasain
oso maila ona erakutsi dezakeela, talde Gipuzkoako xake izar ohiak
beteta. Larunbat honetan, taldea onena aurkeztu ez arren, mahai
guztietan oso ondo lehiatu dute.
Joan den astean
zoriontzen bagintugun Corral erakutsitako joko
onenaz, ezin dugu berdin esan aste honetan. Oso garaipen ona
beasaindango jokalari gaztetakoa, inoiz ez aukerak ematen gure
jokalariari. Oso laster ikus genezakeen Javiren deserosotasuna
aurkariaren hautatutako Rossolimo aurrean. Ia ezin izan du kontrajokoa
aurkeztu y zurien atake polit bat ondoren laga egin du. Partida txar
Javirena, txapelketako bigarren porrota jasaten.
Beltzak hautatzen du
jokoa nahastea oso lasterretik eta ez du
zalantzatzen erregeko aldearen peoiak aurreratzen. Zuriak indargabetzen
du beltzen joko ausartegia eta abantaila lortzen du, poliki-poliki
handitzen duen abantaila baina momentu batean pozoituta zegoen peoi bat
irentsi zuen eta honek beltzei aktibatzea uzten du eta nahiko
arriskutsu kontrajokua lortzea. Gero ikusi genuen bi jokalariaren
denbora estuasunak, eta bi jokalarien akatsak eta gero beltzak izan
ziren azkena egiten Iosuri irabazita zegoen finalera sartzen uzten. Oso
partida irregularra Iosurena, nahiz eta ia partida dena dominatu behar
den baino gehiago sufritu du eta ia aurkaria izualdi bat eman zion.
Zuriak oso azkar egin
zituen lehen mugimenduak eta oso
bariante zorrotza hautatu zuen, pieza bat sakrifikatzen oso arriskutsu
iniziatiba lortzearren. Baina zorionez bariante hori aztertuta zegoen
orain dela urte batzuk gure elkartean, eta Felixek hautatu du jokaldi
zorrotzenak ez jokatzea. Hau arren zuriak mantendu dute iniziatiba
partidaren zehar, baina Felixek erakutsi du defentsa – finalak batera –
dela beren arma indartsuena, eta apika-apika zurien iniziatiba
ezeztatzea lortu du eta heldu zuten finalean oso joko ona erakusten
garaipen berri bat lortu du.
Oso partida arraroa
laugarren mahaiarena. Zuriak oso azkar
iniziatibarekin egiten du, abantaila izugarrizkoa lortzen du puntu
batean baina momentu horretan Enekok Tahlena egitea erabakitzen du eta
sakrifikatzen hasten da. Dena susmagarri, oso susmagarri, eta ikara
hazi zen gure taldean. Zer demontre egiten ari du Enekok? Zergatik
erotu da? Baina zortez beltzak ez du hautatzen defentsa onena eta
Enekok sakrifikatutako materiala berreskuratzea lortu zuen eta honez
gero partida irabazten du. Baina galdera airean dago: Zer gertatuko
zuen jokalari hobe baten aurrean?
Larunbataren jardunaldia
ondoren txapelketako lehen herena
heldu dugu. Lau txanda eta gero taldea lehen postuan dago bigarren
postuan dagoen Zarautz puntu eta erdi aurrean. Tamalik andoaingoek ezin
izan dute talde hoberena aurkeztu eta ezin izan dute puntu asko Zarautz
taldeari kendu, baina hau dirudi bi talde arteko gauza, baina ezin dugu
ahaztu Tolosa taldea beti oso solidoa.Taldea konfiantzaz beteta dago,
eta nahiz eta ezin dezakegu deskuidu bat eduki, badakigu Zarautz
daukadala presioa. Hurrengo astean jakingo dugu gure aurkariak gure
erritmoa jarrai dezaketen ala ez.
ˆˆ gora
5. Ihardunaldia (2006-02-11)
|
Tolosa-Ibarra A |
2½
|
1½
|
Gros C |
Idiazabal A |
1½
|
2½
|
Hondarribia-Marlaxka |
A. de Leiza |
3½
|
½
|
Deba |
Fortuna A |
1½
|
2½
|
Zarautz A |
Urnieta |
1
|
3
|
Mundarro |
Baiona A |
2½
|
1½
|
Alfil A |
Agustin de Leizako kronika
Urnietako kronika
Joan den asteko
emaitza txar ondoren, taldeak bere egiazko potentziala erakutsi nahi
zuen. Oraingoa, kapitaina eta taldearen arima han zegoen, eta oso
emaitza ona lortu zen, lasaitasuna emanez taldeari.
Lehen mahaian partida
“lasaia” izan zen. Kontrarioren
sizilianaren aurrean Aritzek Alapin-a jokatu zuen. Beltzak nahiko
denbora gastatu zuen aperturan eta esan daiteke joku-erdi berdinduta
batera heldu zela. Bratuk gudarien parea zeukan, baina Aritzen zalduna
kezkatzen zion beltzari, zalduna aldatu eta gero gudari kolore
ezberdineko posizio batera heldu zen oso, oso berdinduta, beraz taulak
laster sinatu ziren.
Zuriak ez zuen apertura
oso ondo jokatu eta beltzi oso aktiboa
zen zalduna utzi zion. Halere Tinin despitatu zen eta kalidade bat laga
zuen, baina halere beltza hobeto zegoen. Gero kalidadea irabazteko
semi-harrapatuta zegoen gudaria laga egin zuen zuriak. Mugimendu gutxi
gero zuriak amore eman zuen beltzen atake aurrean.
Oso partida irekia, eta
ez da erraza esatea nor zen hobeto
momentu guztietan. Beltzak oso aktibo zegoen zaldun bat kokatu zuen,
eta honek oso kezkatuta zeukan Guerrero. Baina denbora oso inportantea
da eta partidaren momentu klabetan beltzak oso denbora gutxi zeukan. Ez
zuen konbinazio hoberekin aurkitu eta Alfredok puntu guztia irabazi
zuen.
Zuriak oso azkar jokatu
zuen partida guztia. Agian beste
konpromisoak zeuzkan beste lekuan. Espin pixkanaka-pixkanaka hobeto
geratu zen, zuriak partida konplikatzea saiatu zuen baina Espinek ondo
jokatu zuen y kalidade bat irabazi zuen finalean sartu zutenean, eta
abantaila gehiago zen zuriak puntu erdia lortzeko.
Azkenean oso garaipen
inportantea talderako, 3½-½ emaitzak
sailkapenaren alde lasaian kokatzen gaitu. Albiste txarrak Urnietatik
heltzen dira. Badirudi Urnietako taldea ez dabiltza oso ondo eta
datorren astean jokatzen dute Zarautzen kontra. Zorte on opa diegu,
beharko dute.
Nahiko baikortasunekin
ikusten genuen Mundarroaren kontra
lehiaketa. Aurkariak ez zeuzkan izugarrizko emaitzak eta teorikoki gure
taldea hobea zen. Dena ematen zuen garaipena lortuko genuen. Baina hori
teoria zen, gero praxia etorri zen eta gure mamian sufritu dugu esaten
den hori “ez dago aurkari txikia”. Gero hiztegian begiratu izan behar
dugu gertatu zena ondo deskribatzen duten substantiboak eta
adjektiboak. Nahiko begiratu eta gero aurkitu ditugu.
Sumindu: “Norbaiti
amorratu, pazientzia galtzea egin arte”.
Ezin zara geratu denborarik gabe abantaila eman ziezazun plan bat
aurkitzen. Bizi honetan oso gutxi egi absolutuak daude, eta hauek ez
dira xake mahaian aurkitzen. Ez da beharrezkoa momentu guztian
mugimendu onena aurkitzea, ez da beharrezkoa. Egia da Javik abantaila
lortu zuela, baina kondizio normaletan oso zaila zen garaipena
bihurtzea posizioa bat lortu zuen, eta zure erlojuan bi minutu geratzen
badira ezinezkoa. Beste mahietan gertatzen zen ikusi eta gero taulak
hitzartu zuen Javik bere aurkariarekin. Ondo egina, zeren oso
arriskutsua zen jokatzen jarraitzea.
Zer eraman zaio Iosuri
hainbeste denbora pentsatzeko apertura
bukatu ondoren? Egia da defentsako plan ona aurki behar zela zurien
iniziatiba ezezteko. Baina Iosuri ez zaio nahikoa izan aurkitzea eta
bere posizioa oso gogorra hondatzeko izateko. Ez Iosu espeziala da, eta
Javi bezala berak ere Egia aurkitu behar du. Gaur Petrosian imitatzea
tokatzen zen, defentsa kontzeptu berria egitea, zerbait catenaccio
bezala baina Andoain erara. Eta beharbada lortu du, baina zuriari
estutzea denbora zenean, iniziatiba mantentzearren ahultasun handiak
bere posizioan egin baitzuen, Iosuk bere defentsan hain obsesionatu
zegoen ezen ordinario ikusi du bere piezak reagrupatzea edo bere
endrokea indartzea ez dena beste gauzetan pentsatzea. Eta bere
hirugarren lerroa gurutzatzean pentsatu duenean pieza bat laga du,
baina hau ez da zure kontrarioari irabazteko metodo honena. Sinestezin
akatsa Iosurena, partidua buelta eman du. Gero, bihozgabetuta, ezin
izan du erresistentzia ipini eta galdu egin du.
Ikus dezagun zer esaten
du hiztegiak kontaezin hitzari buruz:
“Hitzekin ezin dela azaltzea”. Adjektibo honek ezin hobea datorkio
hirugarren mahaian jokatutako partidari. Ezin dugu hitzetan ipini
partida honetan ikusi duguna. Hasiera hasieratik bi jokalariek egin
dute kontaezineko mugimenduak. Felixek sakrifikatu egin du pieza bat,
beno sakrifikatu hitz egiteko era bat da, zeren aurpegitik laga egin
du. Baina poker aurpegia ipini du – hau oso ondo egiten du Felixek –
eta kontrario bere mailan ipintzen da: ez du ezer zigortu eta bi peoi
gutxiekin bukatzen du. Gure kapitainen bosgarren garaipena ezin da
urrun izan pentsatzen dugu, bakarrik beltzen zalduna kontrolatzea
beharra dago. Baina zalduna jauzten hasten da, hemen eta han ukitzen.
Felixek nerbioak galtze hasi zen eta beste pieza sakrifikatzen du –
oraingoan benetan sakrifikatu zuen – baina zalduna jauzizaleak taulan
jarraitzen du eta sakrifikatu egin zuen beltzak bi peoien truke eta
final hobea, hau egiten du Felixek oso ondo defenditu behar duela ez
galtzeko. Partida bukatuta eta gero denok begira genion Felixi
harrituak, bera ere harrituta, baina ezin du azaldu zer gerta den
taulan. Gerta daiteke.
Adjektibo asko daude
Enekoaren jokoa deskribatzeko, baina
partida hobeto deskribatzen duena iraingarri da. Oso adjektibo gogorra,
oso gogorra benetan, baina ez dago beste. Partida guztia negargarri
izan da. Hasieratik bukaeraino, ez da tregoa izan. Enekok oso txar
jokatu du apertura, eta nahiko txarrago utzi dio. Bere posizioa
mugimendu-mugimendu txarrago doa, eta Enekok irtenbide erradikalari jo
dio eta kamikaze bezala atake bat bildu du zurien endrokeari kontra.
Pieza bat sakrifikatu zuen, ez du ezer ematen baina ikaratzen du. Eta
kontrarioa ikaratzen da, asko ere. Hainbeste, Enekok irabazteko atakea
lortzen duela! Sinestezina, baina egia. Ez dugu sinesten gure begiek
ikusten dutena. Politegia egia izateko. Enekok gorde zeukan bere
patrikan azken akatsa. Oso gutxi denbora zeukala ezin du atakea
biribildu eta akats bat egiten du partida lagatzea eramaten diona.
Mingarria baina agian bidezkoa, zeren jokatu duen eta gero Enekok
irabazten badu, xakea zoriko jokoa dela pentsatzen hasiko genuke. Eta
ez da.
Oso ondo ikusi genuen
etorkizuna joan den asteko kronikan. Bakarrik
geunden lidergoan, eta Mundarro, gure hurrengo aurkaria, zirudien ez
zegoela bere momentu onean. Aste bat eta gero situazioa zeharo aldatu
da. Zarautzekin gauden lidergoan, hauek minimoagatik Fortuna irabazi
eta gero. Baina larriena ez da lidergoan bakarrik ez egotea, baizik eta
lehen taldeko porrota eskuratzea (ez zen gertatu Urnieta jokatu zuen
gorengo mailan azken aldian, 2000-01 denboraldian), eta erakutsitako
joku txarra zenbati mahaietan. Hurrengo astean aurkaria Zarautz da,
ziur aski nola joango den denboraldia erabakiko duen lehiaketa. Espero
dezagun larunbatean gertatuta estropezu besterik ez izatea eta
umiltasun deia bezala har dezagula.
ˆˆ gora
6. Ihardunaldia (2006-02-17)
|
Gros C |
1½
|
2½
|
Alfil A |
Mundarro |
2½
|
1½
|
Baiona A
|
Zarautz A |
0
|
4
|
Urnieta |
Deba |
1½
|
2½
|
Fortuna A |
Hondarribia-Marlaxka |
3
|
1
|
A. de Leiza |
Tolosa-Ibarra A |
2½
|
1½
|
Idiazabal A |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
Lehen mahaian Goio
eta Cueva maisu handiko taulak egin zuten, lehia asko gabe.
Guerrero eta Noguese
bigarren mahaian heldu ziren final
batetara non beltzek abantaila pixka zeukaten, beltzak Hondarribiko
jokalari solidoa zeukan, baina ez behartzea erabaki zuen eta taulak
egin zuten. Hirugarren mahaian baizik Espin beltzekin partida guztia
soken kontra egon zen, bere ohizko Najdorf-ekin nahiko zalantzazko d5
jokatu zuen aperturan eta Tejedoren kontra galdu zuen.
Laugarren mahaian
kontrakoa gertatu zen, Jumik partida guztia
abantailekin jokatu zuen baina ezin zuen aprobetxatu eta poliki-poliki
txarrago geratzen joan zen galtzen bukatuz, pena bat.
Zer lotura
daukate hain urrun dauden bi egun 1956ko abenduaren
2 eta 2007ko otsailaren 17a?
Urnieta taldeko
jokalariek ez zezaketen jakin Zarautzeko
areriolurraldera heldu zutenean, baina aipatutako bi egunetan lehen
harria jartzen zen garaipena lortzeko. Orain hain urrun dagoen 1956
urtean iraultzaile batzuk lehorreratzen ziren Kuban, eta horrela hasten
zen bi urte geroago Kubako iraultzaren garaipena izango zena. Euritsu
inauteriko larunbat honetan Urnietako talde batek lortu zuen garaipen
historiko bat, igoera ia ziur egiten zuena. Bata gertaera historikoa
da, bestea ez da agertuko historia liburuetan, baina bi gertaeren
protagonistak pertsonai beragatik animatuak egon ziren, gorrotatua
batzuengatik, maitatuta askoengatik: Fidel. Zeren bizardunak zortea
bazeukaten komandantea bere ilaran egotearekin, Urnietako jokalari
umilak, nahiz eta fisikoki bere aldean ez izan, bere laguntzarekin
eduki zuten, Zarautzeko kluba dagoen plaza lau orduko diskurtsoari
esker. Izugarri motibatuta Fidelen diskurtsoarengatik, Urnietako taldea
iraultzari horiek berdindu nahi izan zuen eta lortu zuen garaipen bat
bere kontrarioak erraz ahaztuko ez dutena.
Ostirala
Otsailaren 16a, 22:00 orduak. Ordu batzuk faltatzen
dira txapelketa erabaki dezakeen jardunaldirako,eta Urnietako
jokalariek, Sierra Maestra gerrillariak bezala, taldean aztertzen dute
era hobea kontrarioek aurre egiteko. Aurkari aztertua: Fran Ladrón de
Guevara. Oso jokalari solidoa, oso, oso zaila irabazteko. Bere partidak
aztertzen dira, bere ahultasunak, eta konklusioari ailegatzen da
irabazteko era hobea ez dela atake frontal bat – aurkaria ziur
prestatuko dela Bolga-ren kontra – baino beste lasaiago bidea.
Bogoindia hautatzen da gure aurkarian sorpresa egitearren, eta
hautaketa ona dirudi zeren hasiera eta gero Javik zeukan posizioa
preparatu genuen posizioaren oso antzekoa da. Ailegatu genuen
konklusioa zen beltzak ez daukala ezer beldur izateko. Gure lehen
jokalariaren tamalean bariantearen junglan galtzen da eta posizio oso
larrian amaitzen du. Baina momentu honetan Fidelen diskurtsoa agertzen
da eta gure lehen jokalariak, Komandanteak hitz egiten duen numantinako
defentsa erakusten du eta zurien ataketik bizirik ateratzen da, daukan
indar gutxiak biltzen ditu eta kontratake bat jotzen du eta garaipena
lortzen du ikusten duena sinesten ez duen aurkari aurrean.
Bigarren mahaiko
prestaketa eraman zuen bigarren mahaian
Zarautzeko promesa gaztea, Zulaicrak, jokatuko zuenean. Xake kanpo
motiboak eragotzi zizkion jokatzea. Bere lekua Laurobak beta zuen bere
biziko forman, 5 partida jokatu 5 garaipen lortu, %100!! Partida polita
izango zela zirudien. Iosuk joan den asteko porrota atzean jarri nahi
zuen eta gainera 2005ko Gipuzkoako txapelketako porrota mendeku hartu
nahi zuen ere. Zarautz taldeko tamalez partidak apenas istorioa eduki
zuen. Hasiera erdian bi akats eraman zizkioan beltzari oso posizio
larri batera, eta gainera Iosuk eguna inspiratuta zeukan, Laurobaren
defentsa oso zaila zirudien. Piezako sakrifizio polit bat eta beltzaren
posizioa maldan gora jarri zen, eta laga zuen.
Esaten da
aurpegia arimako ispilua dela, eta kasu honetan ezin
dago hobeto esanda. Partida hasi baino lehen, Urnietako taldeak kafetxo
bat hatzen zuenean, Félixen aurpegia tentsio beteta zegoen. Jardunaldia
erabakigarria zen, eta kontzentrazio totala eskatzen zuen. Gure
talderako onera, tentsioa ez zen zurruntasunean bihurtu eta Félixek
bere kontrarioaren gainetik pasa zen. Partida bigarren mahaikoa antzeko
batzuk izan zituen, eta honen bezala sakrifizio tematiko bat – okasio
honetan beltzen partetik – eraman zuen zurien posizioa maldan gora
egoteko. Garaipen erraza Félixentzat, garaitzaren bidera bueltatzen,
eta lezio berri bat beren “lauki” metodoarekin.
Talde honetan
egoten bada jokalari bat konprometituta xake
erromantikorekin hori da Eneko. Materiala berarentzat faktore
sekundario bat da eta askoz gehiago baloratzen du piezen aktibitatea.
Jardunaldi honetan ikusi genuen 19. mendeko xakeko demostrazio berri
bat Enekoren partetik, ja hasiera erdian peoi sakrifizio bat egin zuen
aktibitatearen truke. Bidezko da esate taldekideek ez genuela argi
ikusten, eta norbaiten burutik pasa ziren honelako esaldiak: zer
demontre egiten ari duk Eneko? Eta partida bukatu eta gero Eneko jasan
zuen zartada bat baino gehiago bere joko beldurgabeagatik. Baino
jakintsua da zuzentzea – eta lan honetan Fritz oso lagun ona da – eta
onartu behar da sakrifizioa oso interesgarria dela eta goiako nibelean
jokatu dela. Partida bide klasikoatik joan zen: zuriak estutzea
saiatzen du eta beltzak eragoztea. Baino tapoia akastun frogatu zen eta
zurien iniziatiba tableroan eralgi zen. Emaitza: zuriak andrea
irabazten du eta beltzen defentsa arren puntua patrikara eramaten du.
Bigarren
jardunaldiko porrota Mundarro-ren kontra ipini zigun
depresio kolektiboaren ertzean. Geneukan abantaila desagertu egin zen
gure optimismoarekin batera eta Zarautz gogor jarraitzen zen.
Jardunaldi bat geroago situazioa aldaketa erradikala jasan du: igoera
ia errealitate bat da eta mendekua hartu genuen pasan den txapelketako
2-3 porrota, orain taldea inoiz baino optimistagoa dago. Zer hobeto
ospatzeko baino Zarautztik pintxoak jatera joan? Pintxo artean norbera
bere bataila kontatzen, zer on jokatu duela, zer on defendatu duela...
ah zein polita den bizitza irabazten duzunean! Orain bai, hauetako ezer
ez zen posible HURA gabe. HURA gidatu zitzaigun, HURA animatu zitzaigun
eta BERARI dedikatzen diogu garaipena hau. Garaipena arte Komandante!
ˆˆ gora
7. Ihardunaldia (2006-02-26)
|
Idiazabal A |
1½
|
2½
|
Gros C |
A. de Leiza |
2½
|
1½
|
Tolosa-Ibarra A |
Fortuna A |
1½
|
2½
|
Hondarribia-Marlaxka |
Urnieta |
3
|
1
|
Deba |
Baiona A |
2½
|
1½
|
Zarautz A |
Alfil A |
3
|
1
|
Mundarro |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
Aste honetan
emaitza ona ekarri dugu Ibarratik. Garaipen bat
minimoagatik, eta uzten gaitu sailkapenaren zati lasaian. Nahiz eta
dagoen berdintasuna ikusi eta gero ezin gara erlaxatu.
Eskoziar bat
jokatu zuten eta ez ziren teoriatik atera.
Momentu batean beltzak gudaria e7-ra mugitu ordez d6-era eramaten du,
eta hau askoz ere lasaiagoa da. Andrearen aldaketa gertatzen da eta
zuriak peoien estruktura hobea dauka baina beltzak gudarien parea du.
Mugimendu gutxi geroago taulak sinatu ziren berdinduta zegoen posizio
batean.
Bukatzeko azken
partida izan zen, eta hunkigarriena ere. Oso
jokatuta izan zen siziliana eta gero, zuriak lauki inportante bat laga
egiten du Agustinen zaldi batentzako. Zertxobait geroago posizioa
dirudi beltzen abantaila daukala, eta horregatik Agustinek taulak ez
ditu onartzen. Baina gero oso itsusia den h6 jokatzen du, eta
horrezkero zuriak dauka abantaila. Final batera heltzen dira non zuriak
peoi bat gehiago du eta garaipena lortzen du.
Tinin-en
estiloko partida. Zuriak oso ofentsibo jokatzen du,
eta hasieran peoi bat sakrifikatzen du. Beltzak oso ondo jokatu behar
du, baina ez du hori lortzen eta akats bat egiten pieza bat uzten.
Horrela Tininek garaipena lortzen du mugimendu gutxietan. Tinin-en
jokoa Morphy-rena gogorazten du, bere hitzetan.
Oso partida
erosoa Guerreroena. Oso lasterretik kalidade baten
abantaila lortzen du eta gainera posizioan hobeto dago. Aldaketa batzuk
eta gero posizioa irabazita dirudi Guerrero-rentzat, bi peoi
pasatuekin, biak zutabe berdinean. Baina erraza zirudienean ez zuen
ondo jokatu eta final batean sartzen dira Guerrerok kalidade
abantailekin, baina ez oso erraza irabazteko. Baina honezkero oso ondo
jokatzen du eta garaipen lortu zuen.
Horrela gauzak
garaipena 2½-1½, baina hobea izan zitekeen
zeren bazirudien Agustin-ek zerbait lortu zezakeela.
Larunbat
honetako jardunaldia ez dauka Zarautzen kontra
garaipeneko zaporea, baina edonola sailkapenaren daukagun abantailak
igo du eta orain 5½ puntutan dago. Oso gaizki egin beharko genuke
garaipena gure eskutik alde egiteko.
Oso
partida lehiatua Javik eta Debako jokalari onak jokatu
zutena. Zuria hasieratik abantaila pixkekin ateratzen da, eta abantaila
mantentzeko mugimendu zailak eta energiakoak egin behar ditu. Beltzak
ondo defendatzen du baina materiala laga egin behar du iniziatibaren
truke. Posizioa oso konplexua da, eta bi aldeak aukerak dituzte,
emaitza litekeena taulak dira. Baina Debako jokalariak nahitik eta
zurien erregea atakatzeko guratik bultzatuta bere piezak nahiko posizio
labainean kokatzen ditu, hain posizio labainean zeren materiala galtzen
du eta azkenean partida.
Partida
honek ez du pasatuko historiara. Zuriak hasieran peoi
bat galtzen du inolako konpentsaziorik gabe. Hemendik aurrera beltzak
ez du oso ondo jokatzen eta nolabaiteko posizio pasiboan erortzen da.
Partida tarte nahastutatik pasatzen da, bi aldeak bere atzealdean
piezak maniobratzen, eta denbora estuasunak gertu zeudenean zuriak
jokoa konplikatzea erabakitzen du. Suerte askorik gabe, zeren beltzak
erraz kontrolatzen zurien atakea eta bere posizioan sartze da, eta
konbinazio erraz batekin amaitzen du partida.
Berriemaile
honek asko pentsatu du nola deitzeko partida hau
eta aurkitu duen adjektiboa LODI da. Zuriak laster irabazi du peoi bat
eta gainera estruktura hobea dauka. Hau denak garaipen erraza
iragartzen du. Baina hemendik aurrera jokoa maniobreroa ikusten dugu,
nahiko ulertezina eta lo egiteko inbitatzen duena han zegoen ikuzle
gutxiei. Posizioa beti zurien abantailekin doa, baina badirudi hobeto
jokatu izan zukeen. Azkenean jokalarien arteko kalitatea hain handia da
logika inposatzen dela eta zuriak garaipena lortzen du. Ahazteko
partida.
Sailkapenean
daukagun abantaila ikusi eta gero komenigarri
ikusi dugu erreserban daukagun jokalaria bere lehen partida joka dezan,
ea forma harrapatzen du. Nahiz eta asko hobetu behar duela nahiko ondo
jokatu zuen eta partida azkenerako ez zegoen erabakita.
Emaitza
ona, eta jarraitzen gaituzten hiru taldearen porrotak
batuta – zoriondu behar diegu Andoaingo taldeari Tolosako taldearen
aurka lortutako garaipenagatik – oso toki onean jarri gaitu, oso zaila
izango da gure aurkariak lehen posizioa gu kentzea.
ˆˆ gora
8. Ihardunaldia (2006-03-03)
|
Gros C |
2
|
2
|
Mundarro |
Zarautz A |
2½
|
1½
|
Alfil A |
Deba |
½
|
3½
|
Baiona A |
Hondarribia-Marlaxka |
2½
|
1½
|
Urnieta |
Tolosa-Ibarra A |
1½
|
2½
|
Fortuna A |
Idiazabal A |
2
|
2
|
A. de Leiza |
A. de Leiza-ko
kronika
Urnietako kronika
Agus-en
partida:
Dirudienez
zuriak saiatu zuen ez-dakit-zer itxia, baina Agusi
ez zaio gustatzen, eta ez-dakit-zer irekian bihurtu zuen. Bihurtze
prozesu horretan ez zuen txiste bat ikusi, baina badirudi asko gustatu
zitzaiola, zeren kontrarioari eskertu zitzaion peoi batekin. Joku
erdira ailegatuz, irekia noski, Agus-ek bere armak atera zituen, eta
final hobea lortu zuen eta abantaila garaipenera eraman zuen. Horrela,
azkenetan, Agus-ek garaipen batekin gozarazi zigun. Norbaitek bueltako
bidaian esan zuenez “partidan ez genuen inoiz beldurra izan, bakarrik
orain gidatzen duzunean”. Gizajoa afaria zeukan lagunekin eta berandu
zihoan.
Tini-nen
partida:
Tini-i
joan den asteko kronika asko gustatu zitzaion (bere
jokoa handienekin konparatzea), eta kasu honetan berdina egitea erabaki
zuen eta bere jokoa deskribatu zuen “aperturan ez-dakit urliaren
bezalakoa eta erdi-jokoan ez-dakit urliaren bezalakoa” (berak ez
dakiena nire memoriak ez duela hainbat ematen). Konformatu beharra
esanez bere partida oso gogorra eta konplikatua ondo jokatu zuela, eta
honek salbatzen zaio Urlia Arrunt ez deitzerekin, taulak bakarrik lortu
baitzuen.
Espin-en
partida:
Beharbada
errazena laburtzeko, zeren asko komentatuta zen
partida ondoren. “d5, d5, d5... j*d*r, d5 egin behar zenuen, eta gero
dorre urd*ng*, nola sartu zenuen dorre urd*ng* han” (kronistaren
oharra, komentarioaren laburpena dramatizatuta da, guk ez ditugu ziriak
esaten). Partida hasi zen, gero zuriak komentatu zuen batekin “burua
joan zitzaidan” (1. e4 c5 2. d4 cxd4 3. Axd4!?%#$&% .... dirudienez
beti zalduna ateratzen du berreskuratzeko). Agian orain hobeto ulertzen
duzue d5 hori. Egia esateko Espin-ek ez zuen gaizki jokatu, baina
poliki-poliki txarrago geratzen joan zen aukerarik ez zeukan posizio
batera heldu arte, eta mugimendu onena egin zuen, laga egin zuen.
Jumi-ren
partida:
Post-mortem-ean
esan zuten arabera partida oso lehiatuta,
mugimendu 2 eta jokalari batek ez zekien jokatzen ari zuen teoria.
Beltzak “ezkerretik” atakatzen du (gero irriak egon ziren endrokeari
atakatzeko definizio honekin), eta zuriak berbera egiten du (dakitenak
esaten duen bezala andrearen hegoa da). Kasu honetan beti gertatzen den
bezala, lehena heltzen denak irabazten du. Kasu honetan zuriak zeukan
abantailari denbora bat falta zitzaion (denbora hori harrapatzen badut
berak emango diot). Jumi-k ondo jokatu zuen, errematatzea falta
zitzaion, eta beldurra sobra zitzaion final batean ez jarraitzeko oso
zaia zela galtzeko. Laburpenean, taulak, eta ez dago gaizki.
Laburpenean:
Ihardunaldia
2-2 batekin bukatu zen, eta sailkapenaren erdian
mantentzen gaitu, eta lasaitasunarekin begiratzen ditugu hurrengo
lehiaketak, eta honi ezker ahal dugu daukagun bestia ateratzea. Eta ez
dut umore txarra esan nahi, baizik eta gure azken eransketa, “pawan
Eneko killer” (Aritz, honek ezizena kenduko dizu)
Txapelketaren
azken zatia aurre egiten dugu, eta oraingo
kontrarioa Marlaxkako talde irregularra zen, hoberena eta txarrena
kapaz. Talde bat, beti bere lehenengo lau jokalariak aurkeztu ahal
izango balu sailkapenaren goian egongo zukeela, baina talde gehienak
bezala lau jokalari aurkezteko arazoak ditu. Larunbat honetan beren
galako taldea aurkeztu zuten y eta bi gauza berriz frogatu zuten: oso
aurkari arriskutsua dela eta neurria hartuta daukala Urnietako taldeari
(gure azken partidan bira berdindu genuen eta ezkerrak!). Baina
kirolaren kanpo dagoen gertaera bat kondizionatu zuen partidak. Gure
laugarren mahaiko jokalari erromantikoa, xakelari gailena Eneko
Martiarena, ordu gutxi hasteko falta zirela azukreko beherakada jasan
zuen eta ezin zuen partida jokatu. Azken momentuan laugarren mahia
inprobisatu beharra zegoen, eta nahiz eta lau jokalariak aurkeztu
taldearen anima kili-kolo zegoen Enekori gerta zitzaionarekin, horrela
Enekoaren azukreko beherakada talde guztira zabaldu zen, taldeko
jaitsaldia jasaten. Suertez Enekorena ez zen gehiagora joan eta gure
jarraitzaileak puntu bat bakarrik kendu zitzaigun.
Zein
da aperturan gerta dezakeen gauza txarrenen bat? Ba,
hautatu duzun defentsa zure kontrarioren defentsa faboritoa izatea,
horrela plan eta ideia guztiak dakizki bi koloreekin, eta badaki nola
min egin. Hau da gertatu zena lehen mahaian. Javiri Volga hutsi zioten
jokatzen lehen aldiz, baina tamalez bere kontrarioaren defentsa
maitagarriena da beltzekin jokatzen duenean. Emaitza: zuriak oso azkar
jokatu zuen apertura, nahiz eta Javik bariante sekundario bat hautatu,
eta nahiko deseroso posizio batean bukatu zuen. Goio nahiko gogo
baketsuekin etorri da eta hiru alditan taulak eskaintzen ditu. Baina
ezagutzen dugu Javiren gura eta hiru aldietan ezetz esaten du – nahiz
eta posizioari begira zentzuzkoa izan. Ez du izango laugarren aukera,
zeren akats batzuk galtzeko zorian eramaten zaizkio eta Goiok ondo
bukatu zuen lana.
Apertura
hasi eta berehala beltza posizio zaian erortzen da
eta ezin du saihestu atoian joatea partida guztia. Iosuk, abantaila
eskuratu eta gero ez zuen guardia beheratu eta energiekin jokatzen du,
zenbat aldiz materiala sakrifikatzen. Azkenean beltzak onartu behar du
bere gutxiagotasuna eta laga egiten du. Partida polita baina Nogués-en
tamalerako beti zurien aldean izan zen
Oso
partida lehiatua bi aldeak aukerak izan zuten. Zuriak
Katalana hautatzen du eta iniziatiba pixka bat lortzen du. Félix-ek
apika-apika bere piezak biltzen ditu eta zurien presio ezeztatzen du.
Baina posizioak oso korapilatsu jarraitze du, eta denbora estuasunak
heltzen dira, eta beraiekin akatsak. Beltzen abantaila joaten da eta
nahiko arriskutsua den baten bihurtzen da. Zorionez Nabar beste
partidetan pasa den ikusi eta gero erabakitzen du taulak eskaintzea,
gure kapitainen alde azkar onartuak.
Alemaniarraren
arteko duelua. Gure azken orduko laugarren
jokalaria, Berlingoa jatorrez eta bakarrik 45 minutu partidak hasi
baino lehen kontaktatu duguna, herrialde horretako, Austriatik hain
zuzen ere, beste jokalaria izan du aurkariaz. Eta nahiz eta partida oso
ona ez izan, behintzat denak konbentzitu gara ze zaia den alemaniarrera
hitz egitea.
Gertatu
den dena eta gero ezin dugu kexa asko eduki eskuratutako
emaitzekin. Egia da hain motza den liga batean bigarren porrota
eskuratzea pentsatzera eraman behar zaigula – batez ere hurrengo
txapelketara begira – baina kirolen kanpo gertaerak bere eragina izan
du porrotan. Nahiko abantaila ona daukagu sailkapenean eta badirudi
aurkariek laga egin dutela jazarpenean. Hurrengo jardunaldia Tolosara
eramaten gaitu, talde bat beti oso eranskorra, eta agian azken
eragozpena gure objektiboa eskuratu baino lehen, igoera.
ˆˆ gora
9. Ihardunaldia (2006-03-10)
|
A. de Leiza |
1½
|
2½
|
Gros C |
Fortuna A |
2½
|
1½
|
Idiazabal A |
Urnieta |
4
|
0
|
Tolosa-Ibarra A |
Baiona A |
3
|
1
|
Hondarribia-Marlaxka |
Alfil A |
2½
|
1½
|
Deba |
Mundarro |
1
|
3
|
Zarautz A |
A.
de Leiza-ko kronika
Urnietako
kronika
Badirudi
taldeak gas galtzen ari dela eta txapelketaren
amaiera heltzea irrikatan dagoela. Aste honetan minimoagatik galdu zen
Gros aurka, eta txarrago izan zitekeen. Dena dela beheratzeko lekuekin
daukagun abantaila egiten du taldeak lasaitasunarekin arnas egiten
taldearen barruan. Hau da gertatu zena mahai mahaiaz.
Aritz
eskoziar bat jokatzen du (ohitura ez galtzeko) eta
lehenengo mugimenduak teorikoak dira. Baina momentu batean beltza
despitatzen da eta ez du ikusten konbinazio bat egiten duela zuriak
peoi bat irabaztea. Gero zuria kontzentratzen da peoi islatua irabazten
baina beltzak mugimendu bat aurkitzen du posizio sinplifikatzea
behartzen duena. Egia esateko Fritz jauna aurkitzen du mugimendu
irabazle bat posizio horretan baina ez da erraza ikusteko. Azkenean
taulak posizio berdinduta batean.
Badirudi
biak berdinduta ateratzen direla hasieratik. Agian
beltzen posizio zertxobait hobea dirudi. Baina zuriak oso ondo
maniobratzen du eta beltzak daukan ahultasunak presionatzen ditu.
Agustínek ez du defentsa ona aurkitzen eta pixkanaka-pixkanaka bere
posizioa txarrago doa eta azkenean laga egin behar du.
Oso
goizik Alfredok ez du jokatzen oso ondo eta zalantzako
mugimendu bat egiten du. Bere hitzean, beltzak mugimendu hobea egin
izan balu momentu horretan, ia zero azpian sinatzen izango zela.
Beltzak egiten duena, ez da txarra baina zuria bizirik uzten du. Gero
Guerrerok ondo maniobratzen du eta posizioa berdintzea lortzen du eta
momentu horretan taulak sinatzen dira, eta bi jokalariak pozik.
Jumiri
eskandinaviarrak gustatzen zaizkio (esanahi guztietan)
horrela partida honetan bat jokatzea erabaki zuen. Hasieratik
berdinduta ateratzen dira baina joku-erdian Jumik zerbait handia uzten
du (ez dakit zehazki zer, andrea edo horrelako zerbait). Gure
mesederako zuriak ez du ikusten irabazten duen mugimendua eta susto
honen eta gero Jumi ondo jokatzen hasten da. Amaiera batera heltzea
lortzen du kalitate abantailarekin peoi baten truke. Baina zuriak
defentsa apurtezina bat biltzen du eta ezin du irabazi.
Azkenean
puntu eta erdi eta orain 18 daukagu (puntuetako %50).
Orain azken esfortzua besterik ez da faltatzen etxeko-lanak egiteko.
Hau bai, denboraldi honetan ez dira egongo nota onak, nahiko justuak
gehienezko.
Txapelketa
amaitzeko hiru jardunaldi faltatzen direla, Tolosa
aurkako lehia aurkezten zen gainditu behar genuen azken oztopoa bezala.
Eta baliteke sailkapenean atzean daukagun taldeen azken esperantza.
Ziur norbaitek Zarautzen pentsatu duela “Urnietakoak ahal badira
Marlaxkaren kontra galtzeko, zergatik ez dute Tolosa aurka ere
galduko?” Gure talde barruan konturekin ikusten genuen jardunaldia
zeren badakigu ze solidoak diren Tolosako jokalariak. Norbaitek ere
deitu zitzaion Tolosako taldeari blandiblú , bere estilo
itsatsigatik eta azken momentuan ihes egiteko ahala. Agian blandiblú
iraungi zegoen, edo agian eguna inspiratuta geneukan baina gauzak oso
ondo atera ziren eta 4-0 irabazi genuen lehia. Eta norbaitek dudak
bazeukan emaitza honek bere lekutan ipintzen ditu gauzak.
Nahiz
eta jokalariek ez zekiten hasiera teoriko bideak
jarraitu zen. Iniziatiba pixka bat zurientzat eta defentsa solidoa
beltzentzat. Eta gero tipikoa: Javi denbora estuasunak erortzen da,
bere aurkaria taulak eskaintzen du eta Javik ezetz eta nahaste-borraste
batean sartzen da. Beste egunetan formula honek ez du funtzionatu baina
gaur bai, Javik dena kalkulatu zuen eta nahastetik atera zen material
abantailarekin eta geldiezin peoi pasatu batekin. Behar dena
garaipenerako nahiz eta Ramónek gehiago lehiatu zuen taulak lortzeko.
Hasiera
arraroa, azkenean bukatzen du nolabaiteko siziliana
arraro batean. Zuriari ematen zaio aktibo jokatzea, hain aktibo non
sakrifikatzen du (sakrifikatu edo agian hobeto esanda utzi?) materiala.
Baina zehaztasun bat ihes egiten zaio eta nahasketatik ateratzen da
galtzear dagoen posizio batekin: peoi bat gutxiago, estruktura
txarragoa eta piezak pasiboak. Aktibatzen objektiboarekin erortzen da
ariketa xelebre batean: “zuriak jokatzen du eta dorrea auto-harrapatzen
du”. Beltzak erantzunarekin topatzen du, bere peoiak aurreratzen ditu
eta aurkako dorrea harrapatzen du. Ez dago beste irtenbidea baino laga
egitea.
Minutuak
– zer minutuak, segundoak – partidak hasi baino
lehenago norbaitek esaten dio Félixi: ziur honek zerbait “off-beat”
jokatuko zaizu, Albin kontraganbitoa edo horrelako zerbait. Kapitainen
erantzuna: ez dago beldurra, nire liburuak esaten du kalitate baxuko
hasiera dela. Esan eta egin, beltzak jokatzen du Albina eta Félixek,
bere liburua esaten duena jarraitzen, erakusten du hasiera horrekin
beltzak oso gaizki pasatuko duela. Beltzaren posizioa oso gaizki doa
eta gauzak txarrago egiteko bere denbora ere agortzen ari da. Félixek
badirudi ez daukala soilik Albin gezurtatzen duen liburu bat baina
beste bat daukala tituluarekin “Psikologia mahai aurrean”, eta denbora
estuasuna aprobetxatzen du sakrifizio bat egiteko eta gauzak txarrago
egiteko Tolosako jokalariari. Arazo gehiegi, eta beltzak ezin du
Félixen liburutegiari aurre egiten.
Guztiz
osatuta joan den asteko azukre beheratik, Enekok aurre
egin du partida ikuskizun eman nahian. Eta eman du. Agian bere
txapelketaren partida onena jokatu du, bere aurkariari aukerak eman
gabe.Bi arerioak azkar jokatu zuten hasiera eta Eneko bere
estiloarekin, aktibitatea peoi baten truke. Zuriak egiten ditu
zalantzazko mugimendu pare bat, eta honen aurretik Enekok ez du bere
harrapakin ihes egin uzten.Metodikoki eta – oso zehaztasun inportantea
– prezipitaziorik gabe bere piezak erdira eramaten ditu eta azkenean
aurkako territorioan sartzen dira eta zurien defentsarekin bukatzen
dute. Bere bi dorreak zazpigarren zerrendan min asko egin dute zurien
peoien estrukturan. Beste garaipen bat talderako.
Ikus
dezakegun garaipen erantzunezina, baina justu izateko
esan behar dugu partida laurak ez zuten bukatu arratsaldea aurreratuta
zegoen arte eta 4-0 irabaztea beti suerte pixka bat eduki behar
dezazula, zeren ez da erraza partida guztiak alde berara joatea.
Bitxikeria bezala, gure gertuen aurkariak irabazi diegu 4-0, Zarautz,
Baiona eta Tolosa.
Beno
bi jardunaldi geratzen dira eta hurrengoan ia matematikoki igo
dezakegu euskal txapelketako zilarrezko mailara. Ez dugu sailkapenean
jarraitzen zaizkigun taldeak bihozgabetu, baina tamalez Reala dauka
aukera gehiago maila mantentzea beraiek gu harrapatzea baino.
ˆˆ gora
10. Ihardunaldia (2005-03-17)
|
Gros C |
1½
|
2½
|
Zarautz A |
Deba |
½
|
3½
|
Mundarro |
Hondarribia-Marlaxka |
2
|
2
|
Alfil A |
Tolosa-Ibarra A |
0
|
4
|
Baiona A |
Idiazabal A |
2
|
2
|
Urnieta |
A. de Leiza |
2½
|
1½
|
Fortuna A |
A. de Leiza-ko kronika
Urnietako kronika
Aste honetan emaitza positibo bat lortu dugu, eta
matematikoki
salbatuta gaude. Eneko-ren debuta aipatu behar dugu, Andoaingo
harrobiren perla berria, ziur gaude zarata egingo duela hurrengo
partidetan. Hau da gertatu zena tableroz-tablero.
Siziliana bat jokatzen dute Alapin bariantea. Esan
dezake bi
jokalariek hasiera ondo jokatzen dutela eta berdintasuna partidaren
zehar mantentzen da. Geroago analisian ikusi zen, nahiz eta zuriak
abantaila pixka bat zeukatela, oso zaila zen zerbait lortzea. Horrela
aldaketa batzuk egon ziren eta taulak sinatu ziren.
Agustínek Volga gambitoa jokatzen du eta badirudi
zuriak ez du
oso ondo ezagutzen hasiera hau. Agustín hobeto dago eta peoi bat
irabazten du. Baina gero, diruzalekeriaz itsututa, beste peoi bat jan
egiten du baina akats bat eginez eta aukera ematen dio zuriari partida
berdintzeko. Baina zuriak ez du onena jokatzen eta beltzak irabazten
du.
Hasiera eta gero zuria aktiboago geratzen da.
Abantaila
gehitzen du eta gauzan txarrago egiteko beltzak denbora eskas dago.
Horrela andrearen amaiera batera ailegatzen da peoi pasatu batekin.
Bazirudien irabaztea erraza zela, eta horrela zen, baina esan dezagun
Espín-ek zailago egin zuela, partida ikusten genuenok sufritu egiten.
Baina beltzak irabazi lagundu zion andreak aldatzen.
Enekoren debuta gorengoen mailan ona izan dela esan
desakegu.
Egia esateko Enekok lehia aurkeztu zuen eta ondo defendatu zuen
posizioa. Baina mailaren diferentzia poliki-poliki nabari zen eta
beltzen ahuleziak handiak ziren. Azkenean galdu zuen.
Minimagoatik irabazi genuen (2½-1½) eta orain
lasai gaude.
Sailkapena ikusita lehia handia egongo da azken jardunaldian behera ez
joateko. Orain bakarrik daukagu lehiatzeko Urnieta ez igotzea, ez da
erraza izango 4-0 irabazi.
Ez zen erraza titulu bat hautatu aste honetako
kronikarentzat.
Aukera batzuk geneukan, “ez dugu igo merezi”, “pakete team”, “hemen,
lagun batzuk”, “umeen lagunak”, “farolbesarka taldea”... baino bat ere
ez du harrapatzen aste honetako taldeak emandako irudi patetikoa.
Horrela gauzak erabaki dugu gure irakurleak izan behar direla titulua
hautatzen dutenak. Nik, pertsonalki, hautatuko nuke “kadabrea “hilotza
tablerotik arrastatzen”, baina nire iritzia besterik ez da. Irakurri,
juzgatu eta hautatu zuren burutik pasatzen den tituluen iraintzeena.
Badago saskibaloi partiduetan beti kurioso aurkitzen
dudan
gauza bat, eta nahiz eta beti konprenitzea saiatzen dudan ez dut inoiz
ulertzen: hau da partiduan segundo besterik ez dira geratzen bukatzeko,
eta 20 puntutik galtzen ari den taldearen jokalariak presionatzen
hasten dira bere kontrarioak. Eta beti galdetzen nire buruari galdetzen
diot, zergatik show hau dena galduta dagoenean? Gainera nahiko
zabalduta dagoen fenomeno bat da, eta erantzun psikologiko bat egon
behar da portaera hau azaltzeko. Honelako zerbait “hogei puntutik galdu
dugu baina kamiseta bukaeraino izerditzen”. Ba horrelako zerbait
gertatzen da Jota Corral-en partidetan. Orain dela hogei urte baino
gehiago ezagutzen dut, eta hamabost edo talde berberean jokatzen.
Denbora guzti honetan partidak oso onak, izugarrizko garaipenak,
sinestezineko porrotak ikusi ditut. Eta ikusi dudan gehiena da denbora
estuasunak dira, Norbaitek pentsa dezake “nik ere denbora estuasunak
ikusi ditut, ez da hain arraro”. Baina ez, zuek ez duzue ikusi nik
ikusi dudana, eta kasu honetan erabiltzen ditut Blade Runner filmaren
erreplikanteak esandako hitzak “Zuek sinistuko ez duzuen gauzak ikusi
ditut. Orion baino urrunago suan dauden nabeak atakatu. C errainak
ikusi ditut Tanhäuser atearen ertzeko iluntasunean. Momentu guzti
horiek galduko dira denboran malkoak eurian bezala. Hiltzeko ordua
heldu da...” Zuek sinistuko ez duzue denbora estuasunak ikusi ditut.
Grabitate legeak desafiatzen zuten banderak. Azken nanosegundoan
lortutako garaipenak.Momentu guzti hauek denboran galduko dira gaur
jokatutako partida eta gero. Zeren gaur Estuasuna ikusi dugu, handietan
handiena. Gaur, lagunok, Historia egin da. Zeren ordua eta hogei minutu
zeukan Idiazabalgo jokalariaren aurka Javik bere errekor guztiak apurtu
ditu, berea ere apurtzen, bi minutu baino gutxiago zeukan. Baliteke
partida irabazita zeukala, nik ez dut kontrakoa esaten. Baina
saskibaloi jokalari horiek bezala, presionatzen hasten dutenak denbora
ez dagoenean, Javik azkar jokatzen hasi da bi minutu bakarrik gelditzen
zitzaionean, eta momentu horretan posizioa eskatzen zuena zen hori
denbora. Denbora bariante konplikatuak aztertzeko, denbora Aparcioren
sakrifizioa gezurtatzeko. Denbora, denbora, denbora. Baina Blade Runner
filmaren erreplikante bezala Javiri denbora agortu zitzaion. Gero
auto-kontsolamendua “irabazita neukan” saskibaloi jokalariak bezela
“kamiseta izerditu dugu”, emaitza berbera: porrota.
Iosu da hondamenditik salbatzen den bakarrik, eta
hori da bere
partida bakarrik 17 mugimendu iraun zuelako, eta ez du izan denbora
bere taldekideren parean ipintzeko. Bere aurkaria klasikoak irakurri
ditu: “Piezak erdira eraman behar dira”, baina argi utzi du ere – kokin
– egun bat ez zuela klasera joan: “Andrea ez mugi partidaren hasieran”.
Klasikoen nahasketaren emaitza, klase batera joan gabe, oso arraro
hibidro bat izan da, egia da beltzak piezak eramatea saiatu duela,
baina benetan erdia eraman duela bakarrik andrea izan da. A zer polita
zegoen bera, tableroaren erdi-erdian nagusi bezala: “hemen neuk
agintzen dut”. Txarrena da erdian geratu dela eta mugi ahal gabe, ez
aurrerantz eta ez atzerantz ere. Sandwich kurioso bezala non pieza
zuriak eta pieza beltzak opil inprobisatuak egiten zuten. Bakarrik
maionesa faltatzen zen, eta Iosuk laster ekarri du jokaldi mamitsu
batzuekin. Baina bere maitatutako eta erdiko andrea janda zen ozpin
pepino arrunt bezala ikusi baino lehenago Idiazabalko jokalari gazteak
laga egin du.
Esaera esaten duen bezala “on jaiotzetakoak da
eskertuak
izatea”. Eta asko eskertzen diot Félixi nire gainetik kentzea bere
partida laburtzeko adjektibo bat aurkitzea zama. Bueltak ematen nuen
partidan ikusi genuena zerbait islatzen zuena, baina egia esateko oso
zahia ikusten nuen. Joan den kroniketan adjektibo asko erabili ditut,
txarra, lotsagarri , iraingarri.., baina horiek ez dute ikusi genuena
deskribatzen. Baina gero zazpigarren arteaz inspiratuta laburpena hau
pentsatu dut “Ez oihu ez zaitut ikusten eta” partidaren absurdoa eta
gero baina ez nengoen konbentzituta. Baina Félixek eman dianan eman du.
Eta ikusi nola izan den partida hitz berri bat asmatu behar izan baitu:
taktikomeria. Eta egia esateko oso ondo deskribatzen du gertatu zena.
Ziur hiztegiak ez duela adjektibo hobea. Irakurle asko harrituta egongo
dira: “Nola! Félix, hain jokalari klasikoa eta ortodoxoa! Moldeak
apurtzea eta kontzeptu berriak asmatzeari eman du?” ba sinistu ala ez,
baian egon dira momentu batzuk gure buruak galdetzen genuenean ea
jokalari hori gure Félix zen edo alien bat Félixen gorputzarekin.
Hasieran dena normala zirudien, ez dakit lauki zuriak ziren Félixek
kontrolatzen zuenak eta beltzak atakatzen zuen edo aldrebes, baina argi
zegoen iniziatiba gaur arte solidoa zen taldeko kapitain aldean zegoen.
Gero taktikomeriakoa etorri da. Dena hasten da gure kapitaina ikusten
ez duen pieza sakrifizio batekin eta ia partida erabaki zuena. Baina
onena etortzeko zegoen, Félixek denbora estuasunetan erortzen da eta
dena uzten hasten da. Eta dena, dena esan nahi du, materiala, mate
atake bat, kuleroak ere. Baina bere aurkaria ez du ezer ikusten. Hobeto
esanda ezer ez baino gutxiago ikusten du, zeren materiala irabazi eta
matea eman ordez pieza bat uzten du. Sinestezina. Fritzek ez dauka
gupidarik eta hamaika akats handiak ikusten ditu, eta taktikomeri honen
gorenean lau mugimendu segidan ikusten ditu bi galde-markakoak (bi
jokalarien partetik). Sinisten genuen dena ikusita geneukala. Baina
partida hau erakutsi gaitu oker genuela. Dagoeneko autoan, etxeko
bidean Felixek hain traumatizatua zegoen xakea uzten duela esan du. Ez
diogu utziko, baina ezer ez da berdina izango larunbatean gertatu zena
eta gero.
Gutako nor ez da geratu goizeko ordu txikietan
telebista
ikusten eta Tele-tiendako iragarpen horiei lotuta geratu? Eskua jaso
tentazioa ez duena izan zerbait erosteko. Esate baterako ehuneko laban
kit, eta gordetzeko maleta opariekin. Horrelako zerbait gertatzen da,
oso neska polita agertzen da labanak iragartzen eta honelako zerbait
esaten: “Kit hau aurkitu baino lehenago nire bizia sukaldean infernu
bat zen. Orduak ematen nituen gogor zeudena patatak pelatzen, eta
haragia zatitzen, baina azkenean pure baten bukatzen zuena. Baina orain
kitarekin bakarrik ordu erdi bat behar dut...” Eta sinisten bukatzen
zara, zergatik ez da egia izango? Eta erosten bukatzen duzu, eta 87.99€
ordaintzen (zergatik beti bukatzen dute 0.99€etan) eta ja kita daukazu.
Eta konturatzen zara ziria sartu zaituztela, labanak paper bezala
tolesten dira, eta madarikatuak ez dute haragia mozten, gizakien
behatzak gustuago dute. Zer ikusi bat dauka hau Enekoren partidarekin?
Noski, zenbat aldiz ez diogu entzun “Gruenfeld jokatzen banaute
bariante sekundario oso arriskutsu bat daukat...”? Lanbanko kita bezala
baina xakean. Liburu bat ikusten duzu, idazlea ez du inork ezagutzen,
baina Gruenfeld aurka antidoto bat duela esaten du. Liburua pixka bat
irakurtzen duzu, ez du txarra iruditzen, sistematikoa dirudi, kapitulu
askokin eta partida askorekin. Eta inportanteena, beti zuriek irabazten
dute. Eta zuk zure barruan pentsatzen “Ea egia izaten bada eta hau
Gruenfeld-en gezurtapena den?” Prezioa begiratzen duzu “Joder, a zer
paloa!” Standeko jabea hurbiltzen da eta tono baxuan esaten dizu
“Bakarrik liburu hori daukat. Jugoslaviar GM bat eman zenidan (beti
jugoslaviarrak dira) eta oso ona dela esan zidan” eta erori zara, ez
dago ezer egiteko. Begiak izten dituzu eta zorroa irekitzen duzu eta
liburua zurea da “Ea Gruenfeld hasiera jokatzen naute enteratuko dira!”
Eta jokatzen zaituzte. Eta orduan gogoratzen duzu jugoslaviarra eta
bere ama. Zeren zure aurkariak, zuri liburu magikoa gabe baian sentidu
komunekin askorekin, bertan behera botatzen du zure liburutako
gomendatze guztiak eta erakusten du beti iruzurgileak egongo direla
zeren beti izango dira jendea iruzur uzten dutena. Amaitzeko: inoiz ez
erosi ezer Tele-tiendan!
Gure mesederako bakarrik azken jardunaldia geratzen
da, azken
jardunaldi honek ikusiko du Urnieta eta Agustín de Leitza arteko lehia.
Puntu bat bakarrik geratzen zaigu matematikoki igotzeko, baina ikusita
ikusiz norbera bere kezkak ditu. Espero dezagun Andoaingo jokalariak,
egonaldia seguru daukatela, oso zaila ez ipintzea. Gauzak okertzen
badira beti plan B geratuko zaigu: laguntasun urteak nahiko ez badira,
seguru nago afari bat sagardotegi batean nahikoa egingo duela puntu
hori ziurtatzeko.
ˆˆ gora
11. Ihardunaldia (2006-03-24)
|
Fortuna A |
4
|
0
|
Gros C |
Urnieta |
2
|
2
|
A. de Leiza |
Baiona A |
2½
|
1½
|
Idiazabal A |
Alfil A |
2
|
2
|
Tolosa-Ibarra A |
Mundarro |
1½
|
2½
|
Hondarribia-Marlaxka |
Zarautz A |
3
|
1
|
Deba |
ˆˆ gora